Udaberrian gaude eta ostegunean, gosaldu ondoren, tximeletak behatzera atera ginen. Bidean gauza asko ikusi eta entzun genituen: traktorra handi bat, txakurra zaunka, hegazkin bat, txoriak kanta-kantari, belarra berde-berdea, kolore askotako loreak, eta azkenik tximeleta bat hegan-hegan!!! Zein ederra! Ezin izan genuen harrapatu, baina lore sorta handi bat egin genuen Muxirentzat eta bere gelara joan ginen oparitzera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina